XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurko egunean iru senide bizi dira: Justa, Bixente ta Tomas.

Berai zor dizkiegu emen esaten ari geran guziak, besterik gaztiatzen eztanean.

Iturzaeta, oso elizkoia zan.

Bertsoak ezagun dute.

Mendi-lanean ari bazan ere, etzan aztuko gauero kuadrillarekin errosarioa errezatzeaz.

Etxean ere berak esaten zuan, da besteak erantzun.

Sukaldean alde batetik bestera ibiltzen zan errosario-denboran, ta exeritako iñork lo artzen bazuan, kaxkateko txiki batekin esnatzen zuan.

Ta lanean ari zala, edo bidean zijoala ere, errezatzen aritzen zan askotan.

Bertsoa, errezoa ta lana, etzuan besterik.

Zarretan, munduko aurrerapenak ikusita, onela esan oi zien seme-alabai: - Zuen denboran, gurean egin duan aldea egiten badu, mundu au xelebrea izango da orregatik!.

Azkenerako prostataz gaixotu zan.

Donostia`ra iru bat aldiz eraman zuten.

Medikuak, operatu bear zuala esan zioten.